TACÓN
flamenco
on fire
Flamenkoan dauden estetika guztien eragilea eta erakusleihoa izateko balioko zuen kultur gertakaria izatea. Arte landu eta unibertsala. Xede hori gogoan, eta Agustín Castellón Campos “Sabicas”-en izena eta lana berreskuratu eta hedatzeko, sortu zen 2014an Flamenco On Fire eta orain ekitaldia arras errotua dago herrialdearen iparraldeko udako agendan. Izan ere, urtero, artista ospetsuak eta figura berriak aritzen dira Nafarroan, bilakaera etengabean ari den genero musikal horren bizitasuna ospatzeko.
XI. edizioaren gaia
2021ean flamenkoa zer den galdetu ondoren, eta 2022an lirika eta 2023an gitarra nabarmendu eta gero, oraingo honetan dantza izanen da ardatz «oinazpi-takoi» kontzeptuaren bidez, hots, dantza flamenkoaren takoi-jotze bereizgarriak, jondora garamatzan beste ateetako bat ireki eta erakusten diguna: dantza, alegia. Lirikaren eta gitarraren ondotik, mugimenduak du gobernatzen, eta adierazkortasunak du dantza agintzen.
Flamenco on Fireren kartel kontzeptuala
2024. edizioko kartel kontzeptuala ondare historiko grafiko flamenkoa berreskuratzeko ariketa bat da. XX. mendearen hasierako postal original bat hartu da oinarri eta. haren edukia aldatu gabe, sormen tratamendua egin dugu eta, horrekin batera, diseinu bat, mugimendua, adierazkortasuna eta garaikidetasuna erakutsi nahi izateko. Edizio honetako dantza eta gaia (“oinazpia-takoia”) testura sikodelikoekin batera ageri dira, mugimenduaren bidez emakume bati bizitza emateko. Zikloa itxi da, baina ireki den ateak jarraitu beharreko etorkizuna erakusten digu, ondarea -materiala eta immateriala- berreskuratzeko printzipio horren bidez, eta Flamenco on Fireren hurrengo hiru edizioetan segida izanen duena.
Arestian aipatu dugun postal originala, hots, 2024ko kartel kontzeptuala ontzeko oinarria izan den huraxe, Carlos Martín Ballester Bilduma ospetsuaren jabetzakoa da; bada, eskuzabaltasun osoz utzi dio irudi hori Flamenco on Fireri, gure irizpidearekin bat eta gure ardurapean, edizio honetako afixa diseinatzeko. Bene-benetan eman nahi dizkiogu eskerrak Carlos Martín Ballester bildumako zuzendariari.
KONTZERTU HANDIAK
'Kontzertu Handiak’ zikloak flamenkoaren figura nagusiak ekartzen dizkio publikoari, bai artista ospetsuak bai famatzen hasiak direnak, bai eta Flamenco On Fireren berezko lanak ere. Aurten, zikloa eta 11. edizioa, bi-biak, abuztuaren 23an abiatuko dira Vianan; zehazki, Jesús Méndez jereztarra arituko da San Pedro eliza hondatuan (21:00), Antonio Molina “El Choro” bailaorea artista gonbidatua izanen dela. Abuztuaren 24an, larunbatarekin, Tuterako Gaztambide antzokian, José Maya bailaorearen txanda izanen da (21:00). Zikloak Iruñera joko du Baluarte Auditorioan pausatzeko eta lau proposamen emateko. Andaluziako Ballet Flamenkoaren saioa, abuztuaren 29an, 20:30ean; Israel Fernándezek kantu errezitaldi bat eskainiko du abuztuaren 30ean, 21:30ean.
Flamenco on Fireren ekoizpen lan berri bat, 2023an eskainitakoaren bigarren zatia, Alzapúa II, abuztuaren 31n, 21:30ean, Josemi Carmona, Diego del Morao, Ricardo Moreno eta Dani de Morón gitarra-jotzaileekin. Topaketa paregabea eta, aurten, hainbat artista gonbidatu arituko dira, hala nola Farruquito, dantzan eta kantuan, Lela Soto eta Delia Membrive. Zikloari amaiera bikaina emateko, Manuela Carrasco Trianako bailaora etorriko da, azken agurreko bere biran, irailaren 1ean, 20:30ean. Remedios Amaya eta Anabel Valencia izanen ditu lagun artista gonbidatu gisa, eta Manuela Carrasco alabaren lankidetza berezia.
XXI. MENDEA AGERTOKIA - ZENTRAL
Mugaldekoa, baina ez muzina. Gaur egungoa eta abangoardiakoa beti, 'XXI. Mendea Agertokia' ekimenak Flamenco On Fireren alderdirik heterodoxoena bilduko du Iruñeko Zentral aretoan. Derby Motoreta’s Burrito Kachimba andaluziarrek beren azken lana aurkeztuko dute abuztuaren 28an, 20:00etan: “Bolsa amarilla y piedra potente”. Ordu horretan, baina abuztuaren 30ean, topaketa paregabea gozatuko dugu: Raimundo Amador arituko baita, eta La Kaita et Caracafé lehenbizikoaren artista gonbidatuak. Andaluziako beste talde batek itxiko du agertoki hau, 20:00etan, irailaren 1ean, hots,Califato ¾ taldeak, guneari amaiera ezin hobea emateko.