PLANTA
TACÓN

flamenco
on fire

Flamenkoan dauden estetika guztien eragilea eta erakusleihoa izateko balioko zuen kultur gertakaria izatea. Arte landu eta unibertsala. Xede hori gogoan, eta Agustín Castellón Campos “Sabicas”-en izena eta lana berreskuratu eta hedatzeko, sortu zen 2014an Flamenco On Fire eta orain ekitaldia arras errotua dago herrialdearen iparraldeko udako agendan. Izan ere, urtero, artista ospetsuak eta figura berriak aritzen dira Nafarroan, bilakaera etengabean ari den genero musikal horren bizitasuna ospatzeko.

XI. edizioaren gaia

2021ean flamenkoa zer den galdetu ondoren, eta 2022an lirika eta 2023an gitarra nabarmendu eta gero, oraingo honetan dantza izanen da ardatz «oinazpi-takoi» kontzeptuaren bidez, hots, dantza flamenkoaren takoi-jotze bereizgarriak, jondora garamatzan beste ateetako bat ireki eta erakusten diguna: dantza, alegia. Lirikaren eta gitarraren ondotik, mugimenduak du gobernatzen, eta adierazkortasunak du dantza agintzen.

Flamenco on Fireren kartel kontzeptuala

2024. edizioko kartel kontzeptuala ondare historiko grafiko flamenkoa berreskuratzeko ariketa bat da. XX. mendearen hasierako postal original bat hartu da oinarri eta. haren edukia aldatu gabe, sormen tratamendua egin dugu eta, horrekin batera, diseinu bat, mugimendua, adierazkortasuna eta garaikidetasuna erakutsi nahi izateko. Edizio honetako dantza eta gaia (“oinazpia-takoia”) testura sikodelikoekin batera ageri dira, mugimenduaren bidez emakume bati bizitza emateko. Zikloa itxi da, baina ireki den ateak jarraitu beharreko etorkizuna erakusten digu, ondarea -materiala eta immateriala- berreskuratzeko printzipio horren bidez, eta Flamenco on Fireren hurrengo hiru edizioetan segida izanen duena.

Arestian aipatu dugun postal originala, hots, 2024ko kartel kontzeptuala ontzeko oinarria izan den huraxe, Carlos Martín Ballester Bilduma ospetsuaren jabetzakoa da; bada, eskuzabaltasun osoz utzi dio irudi hori Flamenco on Fireri, gure irizpidearekin bat eta gure ardurapean, edizio honetako afixa diseinatzeko. Bene-benetan eman nahi dizkiogu eskerrak Carlos Martín Ballester bildumako zuzendariari.

Balkoiak, kaleak et Patioak

INFO GEHIAGO →