JASANGARRITASUNA

La Fundación es plenamente consciente de la necesidad de implementar políticas de sostenibilidad en todas las fases del Festival Flamenco On Fire  (preproducción, producción, explotación y cierre) y, por ello, desarrolla y trabaja para alinearse con la Agenda 2030 y los 17 ODS de Naciones Unidas, habiendo fijado para cada uno de los que entendemos aplicables a su actividad determinadas estrategias y líneas de acción.

GENERO BERDINTASUNA

Helmuga

Emakumeen eta neskatoen aurkako bazterkeria mota orori amaiera ematea mundu osoan.

Estrategia: Jaialdiaren genero ikuspegia

  • Programazio orekatua generoari dagokionez (40/60-60/40).
  • Ekoizpen taldea: %50 baino gehiago.
  • Emakume ijitoa ikuspegia.

Ekintza ildoak

  • Bidezko ordainsaria: katxet artistikoak eta ekoizpen taldea parekagarriak.
  • Kontziliazio sustapena lan ingurunean (Jaialdi aurretik eta bitartean).
  • Kultura eskuratzeko ekintzak: Emakume Anitzen eta Flamenkoen Egunaren antolaketa, Gaz Kaló Nafarroako Elkarte Ijitoen Federazioarekin, Azkoiengo Udalarekin eta Lizarrako Berdintasun alorrarekin elkarlanean.
  • Iruñeko Udalaren kanpainarekin bat egitea: INDARKERIA MATXISTA GEHIAGORIK EZ.
  • Sexu- eta gorroto- erasoen aurkako Protokoloaren gaineko ezagutza.

OSASUNA ETA ONGIZATEA

Helmuga

2030erako amaiera ematea HIESaren, tuberkulosiaren nahiz malariaren izurriei eta artatzen ez diren gaitz tropikalei, eta aurre egitea hepatitisari, uraren bidez transmititutako gaixotasunei eta beste gaixotasun kutsagarri batzuei.

Estrategia

2030erako amaiera ematea HIESaren, tuberkulosiaren nahiz malariaren izurriei eta artatzen ez diren gaitz tropikalei, eta aurre egitea hepatitisari, uraren bidez transmititutako gaixotasunei eta beste gaixotasun kutsagarri batzuei.

Ekintza ildoak

#onfirearduratsua
  • Kontzientziazio kanpaina eta gorabeheren gaineko kanalak.
  • Aurrez erregistratzeko neurriak barruti guztietan, bertaratuen jarraipena egiteko.
  • Antigenoen testak egitea jaialdiko ekoizpen taldeari eta artistei.
  • Lan kolektiboen araberako protokoloak.

LAN DUINA: HAZKUNDE EKONOMIKOA

Helmuga

  • Lan eskubideak babestea eta lan ingurune segurua eta arriskurik gabea sustatzea langile guztientzat, baita langile migratzaileentzat ere; bereziki emakume migratzaileentzat eta enplegu prekarioak dituzten pertsonentzat.
  • 2030erako, turismo jasangarria bultzatzeko politikak lantzea eta praktikan jartzea, lanpostuak sortzeko eta tokiko kultura eta produktuak sustatzeko.

Estrategia

  • • Ikuspegi inklusiboa kontratazio artistikoan.
  • • Ekoizpen langileen lan baldintzak.
  • • Turismo-pakete jasangarriak sortzea eta tokiko enplegua sustatzea, kolektibo zaurgarriei lehentasuna emanik.

Ekintza ildoak

  • Aukerak sortzea ijito herriko artistentzat eta langileentzat.
  • Nafarroako talentu flamenkoari laguntzea; nafar hornitzaileak
  • Ekoizpen langileen baldintzak, istripu aseguruak, segurtasun protokoloak eta laneko arriskuen prebentzioa.
  • Gizarteratze prozesuetan dauden pertsonak gizarte erakundeen bidez kontratatzea.
  • Turismo-paketeak tokiko sektorearekin sortzea, nazioartekotzea.
  • “Sabicasen Iruñea” bisita gidatua sortzea '.

DESBERDINTASUNA MURRIZTEA

Helmuga

Hemendik 2030era bitartean, pertsona guztien gizarteratze sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, edozein delarik ere haien adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste egoera bat.

Estrategia

  • Ijitoen kontzientziazioaren eta ahalduntzearen ikuspegia.
  • Gizarteratzeko eta laneratzeko ikuspegia, begirada pausatua ijito herriarengan eta talde zaurgarriengan.
  • Desgaitasunak dituzten pertsonen inklusioa.

Ekintza ildoak

  • Sarrera solidarioak, kulturarako sarbidea.
  • Doako jarduerak era aktiboan sustatzea, pertsona guztiek kulturarako eta flamenkorako sarbidea izan dezaten.

KLIMA-ALDAKETAREN AURKAKO BORROKA

Helmuga

  • Karbono aztarna neurtu, murriztu eta konpentsatzea.
  • Ikuspegi proaktiboa, mugikortasun jasangarria sustatuz.

Estrategia

  • Medición de huella de carbono, reducción y compensación
  • Enfoque proactivo promoviendo una movilidad sostenible.

Ekintza ildoak

  • Jaialdiaren karbono aztarna neurtzeko plana - 1. 2. eta 3. irismena
  • Aliantza FORESNA-ZURGAIA Nafarroako Baso Elkartearekin, ingurumena zaintzearen aldeko sentsibilizazioa sustatzeko eta  CO2 aztarna konpentsatzeko.
  • Trenbide garraioa sustatu eta lehenestea, jaialdira joateko eta itzultzeko.
  • Ibilgailu elektrikoak/hibridoak lehenestea Jaialdiaren barneko joan-etorrietarako.

HELBURUETARAKO ALIANTZAK

Helmuga

Aliantza publiko-pribatuak. Arlo publikoan, publiko-pribatuan eta gizarte zibilaren arloan eraginkorrak izanen diren aliantzen eraketa sustatu eta bultzatzea eragile askorekin.

Estrategia

  • Sare lanaren ikuspegia.
  • Koordinazio publiko-pribatuaren ikuspegia.

Ekintza ildoak

  • Sare lana, gizarte erakundeekiko inplikazioa, boluntarioak, hondakinen kudeaketa, artistak kudeatzeko erakundeak, Nafarroako sare flamenkoa (eskolak, Sabicas etxea).
  • Harreman gardenak eta iraunkorrak administrazio publikoaren maila guztiekin (estatukoa, Nafarroakoa eta tokikoa).
  • Enpresa pribatuaren inplikazioa jardueraren finantza-jasangarritasunean, babesletzaren, mezenasen eta inbertitzaile fiskalen bidez.

HIRI JASANGARRIAK, ERKIDEGO JASANGARRIAK

Helmuga

Ahalegin handiagoak egitea munduko kultur eta natur ondarea babestu eta zaintzeko.

Estrategia

  • Kultur ondare immateriala (UNESCOk egindako adierazpena).
  • Sabicas Unibertsoa. Besteak beste, Sabicasen lanak berreskuratu eta hedatzea.

Ekintza ildoak

  • Flamenkoaren hedapena eta sustapena.
  • Sabicasen ondarea eta haren gaineko oroitzapena erreferentzia eredu gisa berreskuratzea.
  • Zabalkundea: hitzaldi, proiekzio eta entzunaldien urteko programa.
  • Artxiboa: argitaratu gabeko lanak berreskuratzea, grabazio bereziak.