KONTZERTU HANDIAK
'Kontzertu Handiak’ zikloak flamenkoaren figura nagusiak ekartzen dizkio publikoari, bai artista ospetsuak bai famatzen hasiak direnak, bai eta Flamenco On Fireren berezko lanak ere. Aurten, zikloa eta 11. edizioa, bi-biak, abuztuaren 23an abiatuko dira Vianan; zehazki, Jesús Méndez jereztarra arituko da San Pedro eliza hondatuan (21:00), Antonio Molina “El Choro” bailaorea artista gonbidatua izanen dela. Abuztuaren 24an, larunbatarekin, Tuterako Gaztambide antzokian, José Maya bailaorearen txanda izanen da (21:00). Zikloak Iruñera joko du Baluarte Auditorioan pausatzeko eta lau proposamen emateko. Andaluziako Ballet Flamenkoaren saioa, abuztuaren 29an, 20:30ean; Israel Fernándezek kantu errezitaldi bat eskainiko du abuztuaren 30ean, 21:30ean.
Flamenco on Fireren ekoizpen lan berri bat, 2023an eskainitakoaren bigarren zatia, Alzapúa II, abuztuaren 31n, 21:30ean, Josemi Carmona, Diego del Morao, Ricardo Moreno eta Dani de Morón gitarra-jotzaileekin. Topaketa paregabea eta, aurten, hainbat artista gonbidatu arituko dira, hala nola Farruquito, dantzan eta kantuan, Lela Soto eta Delia Membrive. Zikloari amaiera bikaina emateko, Manuela Carrasco Trianako bailaora etorriko da, azken agurreko bere biran, irailaren 1ean, 20:30ean. Remedios Amaya eta Anabel Valencia izanen ditu lagun artista gonbidatu gisa, eta Manuela Carrasco alabaren lankidetza berezia.