Jesús Méndez
Jesús Méndez cantaore jereztarrak errezitaldi batekin irekiko du Vianan Flamenco on Fireren hamaikagarren edizioa. Errezitaldian bere historia bera zeharkatzen du, bere nortasun artistikoa eraikitzen lagundu dioten artisten eta erreferenteen profiletatik abiatuta. Los pasitos que yo doy soleá moldeko letra da, inoiz cantaorerik handienek aurretik interpretatua. Bai Tomás Pavónek, bai Manolo Caracolek, baita Isabelita de Jerezek edo Juan Talegak ere. Hortaz, egun Jerezko kantuaren ikurra munduan zehar bere gain eramatearen ardura duen kantari flamenko gazte horrek ibilbidea eginen du berarengan eragina izan duten eskola eta jende ospetsuetan barrena, bere artista izaera moldatu eta landu dutelako. Dantzari eskainitako edizioan, Antonio Molina “El Choro” huelvarrak eginen dio lagun Jesúsi; dantzatzea, kantua interpretatzeko; dantzatzea, dantza kantatzeko; jatortasuna eta jondura. Pepe del Morao (gitarra), Diego Montoya (konpasa eta txaloak) eta Carlos Grilo (konpasa eta txaloak) dira kide talde jereztarrean, artistari lagun egiteko.
Fitxa artistikoa:
Jesús Méndez (kantua)
Pepe del Morao (gitarra)
Diego Montoya (konpasa eta txaloak)
Carlos Grilo (konpasa eta txaloak)
Antonio Molina “El Choro” (dantza)