ON FIRE JANSAGARRIA
ON FIRE JANSAGARRIA, SOZIALA, INGURUMENA
Flamenco On Fire Fundazioak ibilbide luzeko ibilbideak eta talentuak nabarmentzen dituzten sarien hirugarren edizioa burutuko du. Artea ahalbidetzen duten pertsonak eta erakundeak saritu nahi dira, baina musika eta agertoki hutsaz harata jotzen dutenak. Aurten, Carlos Martín Bellester, aditua soinu-ondarean eta 78 rpm-ko eta fonografo-zilindroen diskoen digitalizazio eta eraberritze lanetan. Gainera, Carlos Martín Ballester Bilduma ospetsuko zuzendaria da. Cristina Cruces Roldán, Antropologia Sozialeko katedraduna Sevillako Unibertsitatean, ikertzaile ospetsua da eta irakasle aditua flamenkoan. Eta Alalá Fundazioa, gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan dauden haur eta gazteak heziketaren bidez gizarteratzen diharduena; motibazio-tresnen artean, flamenkoa erabiltzen du helburuak lortzeko.
Sari hau sortu zen, hainbat hamarkadatan kultura honen zabalkunde eta duintasunaren alde lan egin dutenei aitortza egiteko. Musika hutsetik haratago, zabalkunde, ikerketa, prestakuntza eta ekoizpenaren bidez ari direnak saritzeko. Horrela, antolatzaileek José María Velázquez-Gaztelu, Pepe Lamarca eta Corral de la Morería tablaoa saritu zituzten 2022an. Iazko edizioan, berriz, El Flamenco Vive-k, Amor de Dios dantza akademiak eta Norberto Torres ikertzaileak jaso zuten saria.
Sariak banatzeko ekitaldia Juan Garrido kazetariak aurkeztuko du, eta amaiera bikaina izanen du, hots, Jerónimo Mayaren errezitaldia. Bost urte zituela, ume prodijioa zen gitarra jotzen. Nortasun handia dario jotzeko moldeari; horregatik, kontzertugilea izateaz gain, kantuan lagundu ditu flamenko garaikideko figura gehienak.