FLAMENCO ON FIRE FUNDAZIOA

Flamenco on Fire Fundazioa 2014ko otsailaren 13an sortu zen. Erakunde pribatu bat da, irabazi-asmorik gabea, Iruñean du helbidea (Nafarroa) eta helburu ditu flamenkoa hedatu eta sustatzea; hura ikertu, berreskuratu eta zaintzea; kantu, dantza eta gitarra jotze flamenkoa irakatsi eta zabaltzea, bai eta aipatu artearen beste edozein arte-adierazpen ere; eta Agustín Castellón Campos “Sabicas”-en izena eta lana berreskuratu eta zabaltzea ere bai.

Fundazioak, eratu zenetik, Flamenco On Fire Jaialdia sustatu du eta, 2019. urteaz geroztik, F on Fire izeneko musika-zikloa. Ekimen horiez gain, funtsezko bi jardun ditu ardatz: Tandal eta Sabicas Betierekoa. Lehenbizikoa Fundazioaren soinu eta ikus-entzunezko artxiboa erregistratu eta kontserbatzeko jarduerei dagokie, hezkuntza eta ikerkuntza arloko xedeekin. Bigarrena, berriz,  Agustín Castellón Campos “Sabicas”-en izena eta lana hedatzeko jarduerei dagokie.

Fundazioaren jarduera Nafarroan egiten da batez ere, baina zabalkundeko jarduerak aipatu komunitatetik kanpo ere garatzen ditu.