MUSIKAZ KANPOKOAK
Flamenco On Fire Fundazioa Saria
Flamenco On Fire Fundazioak ibilbide luzeko ibilbideak eta talentuak nabarmentzen dituzten sarien hirugarren edizioa burutuko du. Artea ahalbidetzen duten pertsonak eta erakundeak saritu nahi dira, baina musika eta agertoki hutsaz harata jotzen dutenak. Aurten, Carlos Martín Bellester, aditua soinu-ondarean eta 78 rpm-ko eta fonografo-zilindroen diskoen digitalizazio eta eraberritze lanetan. Gainera, Carlos Martín Ballester Bilduma ospetsuko zuzendaria da. Cristina Cruces Roldán, Antropologia Sozialeko katedraduna Sevillako Unibertsitatean, ikertzaile ospetsua da eta irakasle aditua flamenkoan. Eta Alalá Fundazioa, gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan dauden haur eta gazteak heziketaren bidez gizarteratzen diharduena; motibazio-tresnen artean, flamenkoa erabiltzen du helburuak lortzeko.
Sari hau sortu zen, hainbat hamarkadatan kultura honen zabalkunde eta duintasunaren alde lan egin dutenei aitortza egiteko. Musika hutsetik haratago, zabalkunde, ikerketa, prestakuntza eta ekoizpenaren bidez ari direnak saritzeko. Horrela, antolatzaileek José María Velázquez-Gaztelu, Pepe Lamarca eta Corral de la Morería tablaoa saritu zituzten 2022an. Iazko edizioan, berriz, El Flamenco Vive-k, Amor de Dios dantza akademiak eta Norberto Torres ikertzaileak jaso zuten saria.
Sariak banatzeko ekitaldia Juan Garrido kazetariak aurkeztuko du, eta amaiera bikaina izanen du, hots, Jerónimo Mayaren errezitaldia. Bost urte zituela, ume prodijioa zen gitarra jotzen. Nortasun handia dario jotzeko moldeari; horregatik, kontzertugilea izateaz gain, kantuan lagundu ditu flamenko garaikideko figura gehienak.
SABICAS BETIEREKOA JARDUNALDIAK
'Sabicas betierekoa' jardunaldiak inoizko gitarrista nabarmenetako baten balioa nabartzea du ardatz, genero honetako erreferentzia nagusietako bat baita Nafarroa barnean eta kanpoan. Era berean, haren oinarrian dagoen kultura batez ere mahai inguru eta hitzaldien bidez zabaltzea hainbat ikuspegitatik: flamenkoa. Horrela, arte jondoarekin loturiko hainbat diziplinatako ikertzaile, komunikatzaile eta artistak etorriko dira aurten beren kantuak Jerezko ardoekin uztartzeko, José María Castañoren eskutik, Luis Moneo et Juan Manuel Moneoren gitarrak lagundurik; halaber, 78 rpm-ko diskoan entzunez, Antonia Mercé y Luque “La Argentina” bailaora paregabearen ikonografian barneratuko gara, soinu-ondarean aditua den Carlos Martín Ballesterren eskutik; larunbatean, Baluarten, Cristina Cruces Roldán ikerlari eta irakaslearen txanda izanen da, artista eztabaidagarri baten ibilbidea azaltzeko; zehazki, bere garaiko abangoardia gidatu zuen bailaor baten argi-itzalak aletuko dizkigu: Vicente Escudero. Jardunaldiak bukatzeko, topaketa edo solasaldi bat izanen dugu “dantza flamenkoko leinuak” gaiari buruz, Juan Garrido kazetari eta aurkezleak gidaturik, honakoen bidez.
FLASHMOB
Aldi baterako tribua balitz bezala edo dantzaren inguruko isla jendetsua balitz bezala: horra hor zer den gure flashmob-a. Sandra GallardoDantza Eskolak eta “El Juncal” Arte Flamenkoko Zentroak emanen diote forma eta kolorea topaketari. Koreografia aurrez argitaratuko da gure sare sozialetan, eta aurreratuko dizuegu aurten kolore berdea aukeratu dela edizio honetarako. Beraz, denokj berdez jantzirik. Abuztuaren 31n izanen da, larunbata, gazteluko plazan, kioskoaren ondoan. 13:15ean, La Perla Hoteleko balkoiaren ondotik.