Pamplona
Comparte
1
de
Iraila
|
12:15
|
Kondestable Civivoxa
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

“DEL COLEGIO AL TABLAO”

“DEL COLEGIO AL TABLAO”, Madrilgo Tablao Flamenkoen Elkarteak

Gazteenak tablaoetara hurbiltzeko beharraren jakitun, Madrilgo Tablao Flamenkoen Elkarteak (https://tablaos-flamencos-madrid.com) flamenkoa hedatzeko programa arrakastatsu bat diseinatu zuen Silvia Marínen eskutik, bere osoan Madrilgo oholtzetan bertan garatzen dena. Madrilgo Erkidegoko ikastetxeak joaten dira eskola-orduetan tablaoetara, bertan prestakuntza-jarduera egiteko. Konpas edota dantza flamenkoaren gainean ikasteaz gain, zuzeneko esperientzia bizi dute ikuskizun flamenkoa tablao horietako batean ikusiz. 

 “Del Colegio al Tablao” berariaz dago sortua haurrek ikasi, jostatu eta parte har dezaten eta, ondorioz, flamenkoaren eta tablaoaren oinarrizko elementu batzuetan has daitezen. Erritmo etengabez eta askotarikoarekin, ikuskizunean badira dantzak, kantuak, gitarra-jotzeak, eta erritmo eta elementu flamenkoen gaineko azalpenak. Haurrek formatu oso bizian eta jostagarrian parte hartzen dute eta, ez da soilik haurrendako, edozein helduk ere gozatu eta ikasiko baitu. 

Silvia Marín generoaren aztertzailea eta bailaora da, eta hainbat tablaotan garatu du bere ibilbidea, hala nola Corral de la Morería, Casa Patas edota Café de Chinitas desagertuan. Flamenkoari buruzko ikuskizun pedagogiko eta parte-hartzaileen ekoizle arrakastatsua da, bereziki haur eta gazteei begira, hamaika jaialdi eta hitzordu flamenkotan hartu du parte, hala nola Nîmesko Jaialdi Flamenkoan, Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdian edota Sevillako Flamenko Bienalean. Hark egindako ikuskizunen artean, “Pulpitarrita. Con pasaporte flamenco” dago, gero liburu batera ekarritakoa, ikus-entzunezko materiala duena flamenkoaren ezagutzan hasteko. Flamenkoa gazteen artean hedatzeko pedagogorik eta dibulgatzailerik ospetsuenetakoa da. Silvia “Del Colegio al Tablao” ikuskizunaren ospakizun-maistra izanen da, berarekin batera arituko diren artistekin batera. 

Ikuskizuna Flamenco on Firen emanen da, Madrilgo Tablao Flamenkoen Elkartearen eta gure arteko elkarlanari esker, eta eskerrak eman nahi dizkiogu aipatu elkarteari eta haren zuzendaritza batzordeari. Kondestable Civivoxean gozatuko dugu ikuskizuna, irailaren 1ean, 12:30ean. Doako sarbidea du, aipatu lekuak duen edukiera bete arte.