Pamplona
Comparte
1
de
Iraila
|
13:30
|
"Sabicas" etxea
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

Jardunaldia (solasaldia) - Juan Garrido

Lo inesperado “SAGAS DEL BAILE FLAMENCO y lo que salga…”

Lo inesperado

“SAGAS DEL BAILE FLAMENCO y lo que salga…”

Sorpresa faktoreak beti sortzen ditu lokarri emozional handiak pertsonen artean. Agian, hori dateke flamenkoaren ezaugarrietako bat, hots, ezustea. Eta horixe proposatu dugu jardunaldi honetarako. Batetik, aurretiaz aurreratzen dena: Juan Garrido, kazetari ospetsu eta aurkezlea, dantza flamenkoa ederki ezagutzen duena. Izan ere, odolean darama osaba Diego de la Margararen adierazkortasun artistikoa. Moderatzen ari denean, ez du inprobisatzen, metodikoa eta aplikatua baita, jaiotzetik bizi baitu jondoa. Juanek topaketa gidatuko du. Horra hor zer esan dezakegun aurrez, erreferentzia da. Bestetik, ezustea, hau da, ezagutzen ez dena baina erreferentziaren bidez intuitu edo eman daitekeena. Zezen kartel onek bezala edo arte programazio onek bezala, hau da, ez dira ikusi, ez dira gertatu, baina itxura ona dute. Juan Garrido lagunduko duten artistak gure sareetan komunikatuko dira topaketa hasten den unean bertan: sorpresa bat osatzen dute. Horra aurten inauguratuko den formatua, hurrengoetan segida izanen duena. Bi ohar bukatzeko, joan edo ez duda egiten dutenendako; begiratu abuztuaren 31ko eta irailaren 1eko afixak, eta egin itzazue zuen kabalak. Azkenik, aurreko bi urteetan iragarriak egondakoak: Amparo Niño, Inés Bacán eta Dolores Agujetas; iaz, Serranito, Pepe Habichuela eta Tomatito… egizue zuen kiniela. 

Proposamen berezi hau Sabicas Etxean eginen da, irailaren 1ean, 13:30ean. Doako sarbidea edukiera bete arte.