
Aspace Navarra – Jerónimo Maya
Kultura garun-paralisia dutenengana hurbiltzea eta haien artean txertatzea, Jerónimo Mayaren gitarraren estimuluen bitartez, eta ikusgarritasuna ematea; aldi berean, Aspace Nafarroak egiten duen lana hedatzea. Horra Nafarroako Aspace Ekintzaren helburuak.
Emanaldia 08/27an izanen da, 11:00etan, Zizurko Aspacen eta edukiera mugatua izanen du zentroaren erabiltzaileentzat, haien senideentzat, laguntzaileentzat eta garun-paralisia duten beste zentro bateko pertsona talde batentzat. Espero dugu hurrengo edizioan jarduera hau jende guztiarengana ireki ahal izatea.
Eskerrik asko Jerónimo Mayari bere eskuzabaltasunagatik, Cajaruraldenavarra-ri bere babesagatik eta, Aspace Navarrari, hurbilketa horri esker aberasteko aukera eman digulako.
#OnFire2024 #plantatacón-en flamenko irisgarriago, anitzago eta zabalago baten alde ari gara lanean. Egizu bat, eta denok izanen dugu arte jondoaz gozatzeko aukera!