Jardunaldia (hitzaldia) - Cristina Cruces Roldán
“VICENTE ESCUDERO. GEOGRAFÍA BAILAORA EN EL ESPACIO DE VANGUARDIA”
Sabicasen eta Vicente Escudero bailaorearen artean dagoen antzekotasunaz mintzatzean, aipatu behar da biak ere flamenkoaren erdigunetik urrun dauden lurraldeetan jaio zirela. Lehena Iruñean eta bigarrena Valladoliden. Biek ere urte asko eman zituzten Estatu Batuetan, eta han arrakasta izan zuten. Escuderori buruz esan daiteke bere garaiari aurrea hartu ziola eta agian bere dantza, obra eta ibilbidea ez direla behar bezala aintzat hartu bere sorterrian, nahiz eta artista askok jeniotzat hartzen duten, Sabicas bezala. Cristina Cruces Roldan Sevillako Unibertsitateko Gizarte Antropologiako Katedradunak haren lana azalduko du, artista horren erradiografia erakutsita. Hura La Argentina esaten zioten artistaren garaikidea izan zen, eta XX. mendearen lehen zatiko abangoardiak izan zituen erreferentziatzat. Artista baten argi-itzalak, agian ulertu gabea; lehenik margotzen zuen ondoren dantzatzen zuena.
Hitzaldi interesgarria Baluarten eginen da abuztuaren 31n. Doako sarbidea edukiera bete arte.