Pamplona
Comparte
29
de
Abuztuak
|
13:30
|
Nuevo Casino
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

"Del vino de jerez y sus cantes II"

José María Castaño. Kantua: Luis Moneo et Juan Manuel Moneo

“Del vino de jerez y sus cantes II' dastatze originala da, joan den edizioan abiarazia, Jerezko ardoen ezaugarri organoleptikoak berez kidekoak zaizkion estilo flamenkoekin uztartzeko. Hau da, sinestesia bat. Kolore, urrin eta testuraz haratago, kantuen eta haien ardoen artean, solasaldi magikoa bezain sakona gertatzen da. Esperientziak sorrarazten dituen zubietan, quejíoa anbar bilakatzen da kopa barnean eta ardoak prest daude entzunak izateko. Sekulako leherketa da zentzumenetarako eta, horri esker, zuzenean gozatuko dugu denboran eta mamiz senidetuta dauden bi kulturaren arteko bidegurutzeaz. 

José María Castañok zuzenduko du dastatze-ekitaldia. Los Caminos del Cante-ko zuzendaria da eta Jerezko Ardoen Prestatzaile Homologatua, Jerez – Xerez – Sherry Kontseilu Arautzailearen eskutik. Luis Moneok kantatuko du. Jerezko cantaore leinu batekoa da eta hortik heldu zaio ahotsaren estiloa: adierazkorra, konpasatua, gehiegikeriarik gabea. Pedro Niño Moneo “El Brujo”-ren, osaba Manuel Moneoren eta anaia El Tortaren senidea da, hots, San Miguel auzoan ikasia, urrezko garai paregabearen azken katebegia. Kantaera zuzena du, alferreko apaindurarik gabea, hau da, luxu hutsa egungo garaietan. Juan Manuel Moneo semea du ohiko gitarra-laguntzailea. Bikoteak itxurakeriatik eta argudioetatik egiten du ihes, alferrekoak baitzaizkio, eskubide osoz gobernatzen duen kantuaren aurrean. Edizio honetako ardoak Jerez de la Fronterako Díez-Mérito upeltegiak ekarriko ditu (https://diezmerito.com). Sarrerak www.flamencoonfire.org webean daude salgai. Ekitaldia Nuevo Casinon eginen da, abuztuaren 29an, 13:30ean.