Jardunaldia (hitzaldia) - Carlos Martín Ballester
Escribir en el viento dormido un arabesco de sangre y hueso
ANTONIA MERCÉ «LA ARGENTINA» A TRAVÉS DE SUS DISCOS DE 78 RPM Y SU ICONOGRAFÍA
Carlos Martín Ballester aditua da soinu-ondarean eta 78 rpm-ko eta fonografo-zilindroen diskoen digitalizazio eta eraberritze lanetan. Carlos Martín Ballester Bilduma ospetsuko zuzendaria da, gainera. 78 rpm-ko diskoen bidez barneratuko gaitu dantza flamenkorako funtsezkoa izandako artista baten historian: Antonia Mercé y Luque, “La Argentina”. Horrela, ikonografiaren bidez, dantzari haren nortasun ukaezina erakutsiko digu, bailaora hauta, dantza flamenkoaren mitoa. Hitzaldiko izenburuaren aurretik idatzia dagoen testu etzana Federico García Lorcak La Argentinari eskainitako beste batetik hartua da, artistaren garrantziaren eta beti sortu duen interesaren erakusgarri.
Hitzaldi jakingarria Katakark liburu-dendan eginen da, abuztuaren 30ean, 13:30ean. Doako sarbidea edukiera bete arte.