Pamplona
Comparte
31
de
Abuztuak
|
21:30
|
Baluarte Auditorioa
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

Alzapúa II

Josemi Carmona, Diego del Morao, Rycardo Moreno et Dani de Morón artista gonbidatuak: Farruquito, Lela Soto et Delia Membrive

Formatu handiko berezko bigarren lana Flamenco On Fireren gitarrako. Oraingo honetan, Josemi Carmonaren zuzendaritza artistikopean. Josemi flamenkoaren historiako gitarra-leinurik handienetako baten oinordeko zuzena da. Habichuelatarrak. 

Gitarra, jakina, flamenkoaren instrumentu nazionala da. Nonahiko lotura da jondoaren mundurako, kantuaren eta dantzaren bidelagun fidela baita. Horregatik, Nafarroan, hau da, Osaca Sabicasen lurrean, justiziazkoa da sei hariei ematea instrumentuak merezi duen protagonismoa. Hain zuzen ere, hortik sortu da Alzapúa ontzeko ideia. Kontzertuaren bigarren edizio honetan, berriz ere lau jotzaile garaikide izanen ditugu, lau gitarra-eskolaren ordezkari. Izan ere, haien eskuetan ederki mantendu dira eta diraute eskolek eta, gainera, berritu eta loratzen dira estetika, diskurtso eta sentiberatasun berri baten bidez: Josemi Carmona, Diego del Morao, Ricardo Moreno eta Dani de Morón. Granada, Jerez, Lebrija eta Morón. Beraz, topaketa paregabea eta, aurten, hiru artista gonbidatu arituko dira: Farruquito bikaina, dantzan eta kantuan, Lela Soto eta Delia Membrive

Josemi Carmona nazioarteko mailako gitarrista eta sortzaile eklektikoa da, bere lankide flamenkoek eta jazz munduko musikari handiek miretsia eta gurtua. Ezinezkoa da hark artean eta sorkuntzan egindako ibilbidea bizitzaren aipamen labur batera ekartzea. Aski da esatea Unibertso osoa sar daitekeela haren harmoniko bakar batean. Haren eskuetatik, burutik eta bihotzetik sortu baitira gitarra flamenko garaikidearen esaldi eta konposiziorik miresgarrienetako batzuk. Haren ondoan, Diego del Morao, Moraotarren jotze moldearen aitalehena izateaz gain, mundu jondoaren gitarristarik bikainenetako bat da. Benetako gaindotatuek ohi duten senak eta konpas-zentzuak bultzaturik, gure garaiko flamenko-kantari guztien bidelaguna izan da. Horrela, Rycardo Morenorenganaino iritsi gara, aurten zuzendaritza artistikoa Josemi Carmonaren eskuetan utzi duena, konpositore eta interprete arloetan bete-betean aritzeko. Haren Varekai eta Agaleano diskoek gitarra flamenkorik arriskatuenaren abangoardian kokatu zuten bera. Eta azkenik, Dani de Morón, hots, beti bizilekutzat izan duen Sevillako herriaren izena mundu zabalera harrotasunez eraman duen artista. Hark berak esaten baituen bezala, Morón gitarra-lurraldea da. Herriak, izan ere, ederki gorde du Diego del Gastor buru duen eskolari darion jotze soil eta zaharra. Danik sakon ezagutzen eta errespetatzen du tradizio hori. Dena den, haren eskuetan eta buruan, haratago jo du, musika-galaxia berrien bila hegan egiteko. Hitz batez, laurak ere apartak gitarra flamenkoaren barnean. 

Ez da beharrezkoa esatea nor den Farruquito, dantza flamenkoaren ondarea baita. Sustraiduna eta garaikidea, era askotako dohainez dago jantzia, hau da, lanerako gaitasuna, eta edertasuna erritmoan, estiloan eta kontzeptuan. Bere dantza garbia erakutsiko du, bestelako gehigarririk gabe, Josemi, Diego, Rycardo eta Daniren gitarrak lagundurik. Kantua gonbidatu berezia izanen da Alzapúa II lanean, bi kantari-lurralde (Jerez eta Málaga) ederki ordezkatzen duten bi artista gazteren eskutik etorriko zaiguna: Lela Soto, “Sordera” Jerezko leinu nabarmenetako bateko kidea da, Vicente Sotoren alaba, Manuel Soto Monjeren biloba, ondare horren oinordekorik gazteena: erritmoa eta konpasa. Delia Membrive, itsasoa eta mendia, belusez jantzitako arraza, arraildurarik gabeko kantua, eta Malagako kantuaren gotorlekua. 

Fitxa artistikoa:

Josemi Carmona (arte zuzendaritza)

Josemi Carmona, Diego del Morao, Ricardo Moreno eta Dani de Morón (gitarra)

Farruquito (dantza)

Lela Soto eta Delia Membrive (kantua)