Pamplona
Comparte
29
de
Abuztuak
|
20:30
|
Baluarte Auditorioa
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

Andaluziako Ballet Flamenkoa

"Pineda"

Hogei urte bakarrik zituela idatzi zuen Federico García Lorcak Mariana Pineda. Lanaren jatorriak, dena dela, olerkariaren Granadako haurtzaroa du oinarri, bizitzaren une hartan topaketa izan baitzuen heroi liberalaren brontzezko estatuarekin. Nolanahi ere, antzerkigile hasi arte ez zuen hark sentitu haurtzaroko zirrara sakon hura antzezlan bihurtzeko agindu poetikoa. García Lorcaren iritziz, baziren mila Mariana de Pineda ezberdin. Mariana heroia, Mariana ama, Mariana maitemindua, Mariana brodatzailea. Mariana posible haietarik guztietarik, Lorcak irudikatutako huraxe moldatu nahi izan du Andaluziako Ballet Flamenkoak: “sustrai espainiar sakoneko emakumea, maitasunari eta askatasunari kantatu izan ziona". Andaluziako Ballet Flamenkoa Andaluziako ordezkari instituzional gorena da, eta flamenkoaren enbaxadorea, 1994an sortu zenetik. Andaluziako Ballet Flamenkoan lehen aldiz zuzendari den honetan, Patricia Guerrerok hartu du bere gain Mariana Pinedari gorputza eta arima jartzearen erronka. Bertsioan sakon-sakon arakatzen da Lorcaren poema dramatikoaren indar espiritual eta adierazkor guztia. Talde artistiko bikainak lagundurik, Patricia Guerrerok Pineda sutsua, granadarra eta erabat flamenkoa ekarriko digu. 

Fitxa artistikoa:

Arte zuzendaritza: Patricia Guerrero

Errepikatzailea: Eduardo Leal

Dantza: Álvaro Aguilera, Ángel Fariña, Araceli Muñoz, Claudia Calle, Hugo Aguilar, Lucía Fernández, María Carrasco, Pablo Egea eta Sofía Suárez

Kantua: Amparo Lagares eta Manuel de Gines

Gitarra: Jesús Rodríguez eta José Luis Medina

Perkusioa: David “Chupete"