Israel Fernández
Israelek Flamenco On Fire jaialdian eskainiko duen kontzertua bere azken lan diskografikoan oinarrituko da. Israel Fernándezen lanik pertsonalena da, garbitasuna ulertzeko duen modua agerian uzten duena. Belaunaldi kulturalek eta musika-bilbadurek ondutako ondarea da, arragoa batean bat egiten duena, eta hantxe egiazki dakigu erabateko egiatik interpretatu eta eraikitzen dituela hizkuntza berriak. Lan introspektibo horren bidez, ederki erakusten digu Toledoko kantariak bere unibertso hurbila sentitzeko (familia, ijitoen kultura, maitasuna, natura eta giza balioak) eta harekin harremanetan jartzeko duen modua. Pura Sangre egiaren aldeko alegatua da, helduaro betean dabilela badakien artistaren adierazpiderik sakonenetik eta bizienetik abiatuta. Kantari honen sekretua da nola arriskatzen, erakusten eta gozatzen duen kontzertu bakoitzean, eta nola gozarazten duen ikustera joaten zaion publikoa. Diego del Moraoren gitarraren sei hariek bere mugen amildegiaren aurrean jartzen dute gure kantaria. Azken buruan, Israel eta Diego bikote artistikoa dira, eta ikusmolde eta kidetasun bera dute antzinako arte honi buruz. Agian horregatik dute elkarrekiko lotura eta konplizitate berezi hori.
Fitxa artistikoa:
Israel Fernández (kantua)
Diego del Morao (gitarra)
Ané Carrasco (perkusioa eta teklatuak)
Marcos Carpio eta Pirulo (konpasa eta txaloak)