José Maya
José Maya bailaore dotore eta polifazetiko madrildarrak "Color sin nombre" ikuskizuna aurkeztuko du Tuterako Gaztambide antzokian, Mark Rothko pintura maisuaren unibertsoan murgiltzeko. Josék proposatzen duen bidaiak ikus-entzunezkoa du abiaburu eta pintore horren obraren zati bat ekarriko digu; bada, kantua eta hari-instrumentuak ikuskizunaren hariaren bitartez txertatzen dira pinturan: dantzaren bitartez, alegia. José Maya helduago bat erakutsiko digun proposamen sendoa da, arima zabalik baitakar bere dantzaren mami guztia erakusteko, lagun harturik El Faloren metalak, Delia Membrive (kantua) eta Rycardo Morenoren (gitarra) eta Barnabas Hangonyi (txeloa) sentiberatasun apartak.
Fitxa artistikoa:
José Maya (dantza)
Rycardo Moreno (gitarra)
Rafael Jiménez Jiménez “el Falo” (cantaorea)
Delia Membrive (cantaora)
Luis Fdez Salazar (perkusioa)
Barnabas Hangonyi (txeloa)