Pamplona
Comparte
1
de
Iraila
|
20:30
|
Baluarte Auditorioa
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

Manuela Carrasco

"SIEMPRE MANUELA", artista gonbidatuak: Remedios Amaya et Anabel Valencia

Dantza Sari Nazionala eta Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina da. Beraz, Manuela Carrasco zalantzarik gabe da dantza flamenkoaren Jainkosa. Horrelaxe definitu zuen Juan De Dios Rodríguez Herediak, eszenatokian zehar mugitzeko handitasunagatik. Bere kabuz ikasitako dantzaria, bihotzaren bultzadari jarraitu zion gurasoen nahiaren aurka, ez baitzuten nahi alabak artisten munduan bidea egiterik. Haren dantza moldean Carmen Amaya eta Farrucoren eragin argiak antzematen dira. Trianakoa arrazazko dantzaria da. Gutxik bezalako nortasun bizi-bizia dauka. Bost hamarkadatik gorako ibilbidean munduko antzokirik garrantzitsuenetan aritu eta gero, Manuela Carrasco, oroz gain, garbitasunaren zaindaria eta flamenko tradizionalenaren defendatzailea izan da. Horregatik, ikuskizunetan dantza flamenkoaren aldeko apustua egin du beti, bere sentiera eta biziera erakutsi nahirik, bestelako asmorik gabe. 

Siempre Manuela agertokiei agur esateko ikuskizuna da. Dantza ulertzeko duen modu berezi hori itoko duen gidoirik gabe, Sordoren alabak bere takoiak kolpekatuko ditu berriro Baluarteko taulen gainean, bere dantzaren indar guztia sentiarazteko.

Fitxa artistikoa:

Manuela Carrasco (dantza)

Pedro Sierra (gitarra)

Marcos de Silvia (bigarren gitarra)

Samuel Cortés (biolina)

Enrique El Extremeño eta Zamara Carrasco (kantua)

José Carrasco (perkusioa)

Juan Mateo (txaloak)

Manuela Carrasco alaba (lankidetza berezia)

Remedios Amaya eta Anabel Valencia (artista gonbidatuak)