Capullo de Jerez et Ramón Trujillo
Miguel Flores Quirós, flamenko munduan Capullo de Jerez esaten diotena, egungo panorama artistikoan gelditzen den cantaorerik pertsonalenetako bat da. Cantarería karrikan jaio zen, hau da, Jerezko Santiago auzoaren bihotzean, eta han ere hasi zen txiki-txikitatik kantuan eta prestakuntzan kantuaren munduan. Flamenko gutxik dute egun Miguelek konpasean duen jakintza, eta are gutxiagok gure artistak duen gaitasuna tertzioak beti ezin hobeki koadratzeko. Agian, horregatik guztiagatik, Capullo de Jerez cantaore pertsonala da erabat, nekez sailkatu dezakeguna. Nekez ahaztuko zaigun esperientzia da haren kantua distantzia laburrean sentitzea. Ramón Trujillo jereztarra izanen du lagun gitarrarekin. Gitarristak iragan garai batean oinarritua du jotzeko moldea, kantua laguntzeko urrezko garaian, alegia.