Derby Motoreta's Burrito Kachimba
3 disko argitaratu ondoren, herrialdeko zerrenden 1. postuan jartzea lortu du Sevillako taldeak bere azken lana eta, Bolsa Amarilla y Piedra Potente lan berriaren bidez, industriaren zeruraino igo dira. Sevillarren arrakastaren gakoa estilo berezkoa bezain originala da, hau da, nahasketa bat da hirurogeita hamarreko rockaren, stonerraren, psikodeliaren eta flamenkoaren artean, haiek berek kinkidelia izena eman dioten letren poetikaz hornitua. Horri guztiari, eta aurreko bi lanek izan zuten harrera bikainaren ondoren, orain esperientzia metatu eta ñabardura berriak erantsi behar dira, eta zuzeneko indartsuenetako bat estatuko nahiz nazioarteko egungo panoraman, soinu-potentzia are gehiago areagotuta. Ez zaie sabai-mugarik igartzen. Eta sabai-mugarik topatzen badute, ziur gaude huraxe ere leherraraziko dutela.