Jolis Muñoz et Jesús de Rosario
La Perla Hotelean Jolis Muñoz agertuko da bere publikoaren aurrean, talentu handiko cantaore nafarra da, Nafarroako arte flamenkoaren tradiziorik onenaren ordezkaria. Ez alferrik, Jolis Sabicasen Etxeko zuzendaria da. Kultur gune bat da arte flamenkoa Foru Komunitatean sustatzeko, Agustín Castellón Campos “Sabicas” gitarrista iruindarraren oroimenez. Iruñearen bihotzetik eramaten ditu bere grina eta duendea kantuz leku guztietako agertokietaraino, bere sorterriko enbaxadore ona baita. Esan liteke Nafarroan ez dagoela flamenkorik Jolisik gabe. Edo hobeki esan, Jolis Muñoz hortxe dagoelako badago flamenkorik Nafarroan. Jesús de Rosario madrildarrak lagunduko du, Sara Baras, Tomatito, Bernardo Parrilla eta maila handiko beste artista batzuei lagun egindakoak. Beraz, bien ekimenari esker, bermatua dago flamenkorik onenak bizirik iraunen duela Nafarroan.