Pamplona
Comparte
1
de
Iraila
|
22:30
|
Tres Reyes hotela
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

Málaga La Bella

Remache de Málaga, Paqui Ríos, Delia Menbrive et Rubén Lara

Gaur egun, artista gutxik kantatzen eta dantzatzen dute batera, beste garai batzuetan joera artistiko hori bolada betean egon zen arren. Espezialitate hartan, maila handi-handiko maisuak izan ziren, besteak beste, Paco Valdepeñas, El Andorrano de Morón, Miguel el Funi eta Azonini del Puerto. Joera hori oraindik ere lantzen dute Purilik, Javier Herediak, Luis Peñak, Pañerotarrek eta beste gazte batzuek. Eta joera horren omenezko monumentua egiten du Remache de Málaga bikainak topaketa batean aritzen den bakoitzean. Gutxiago gehiago da esamoldea suz tatuatua daraman artista horietako bat da. Kantu laburra ontzen du, apaindurarik gabea, eskua duendeen zakuan sartu eta sorta bat hartzeko eta, horren bidez, ederki lurrintzeko bere erritu flamenko dionisiako eta paganoa eskaintzen duen barrutiko giroa. Tío Remachek hainbat bidelagun izanen ditu, hala nola Paqui Ríosen ahotsa, zirrara eragiten duen cantaora gaztea. Bai eta Delia Membrive ere, Benalmadenako cantaora gaztea, erritmoko kantuetan bereziki nabarmentzen dena. Guztiak lagunduko ditu Rubén Lararen gitarrak, hots, kantuaren eta dantzaren akonpainamenduan zaildutako gitarrista gaztea da, bere gaztetasunari ez dagozkion pisuaz eta soniketeaz jotzen duena. Azken buruan, kilate handiko gaualdia izanen da, Tres Reyes Hoteleko Tablao on Fire jaialdiaren aurtengo edizioari amaiera ezin hobea emateko. 

Fitxa artistikoa:

Remache de Málaga (kantua eta dantza)

Paqui Ríos (kantua)

Delia Membrive (kantua)

Rubén Lara (gitarra)