Raimundo Amador
Raimundo Amador hain da artista aldakorra, hainbat aldiz hautsi baitu musikaren moldea gure herrialdean. Haren gitarraren nortasun izugarriari esker (izan gitarra flamenkoa, izan elektrikoa), garaikidetasuneraino bultzatu zuen -gure artista agertu arte- Espainian herri musikei buruz zegoen kontzeptua. Camarón, Veneno, Pata Negra edota B.B. King artistekin batera, Sevillako Hego Poligonoko ijito intuitibo hau da gure herrialdeko musikak eta kulturak XX. mendearen azken laurdenean izandako garapenaren eragile nagusietako bat. Horregatik, agian, haren nortasun musikal ekleptikoan bizi dira elkarrekin hain naturaltasun handiz flamenkoa, rocka, bluesa edo reggaea. Oraingo honetan, gaualdi paregabea emanen du María de los Ángeles Salazar Saavedra, La Kaitarekin batera, Pata Negraren hasierako ibilbidean elkarrekin ere aritutakoak. Badajozko Porrinatarren dinastiako cantaora ijito extremadurarra; kantua bizi eta interpretatzeko duen basatasuna da haren ezaugarri artistiko nagusia. Eta Emilio Caracaférekin batera ere arituko da, 3000 Viviendas auzoko beste gitarrista bikain bat. Emilioren arte ibilbidea eta bizitza estuki egon dira lotuak Raimundoren bidearekin, Pata Negraren hastapenetatik.