Viana
Comparte
23
de
Abuztuak
|
19:30
|
Vianako udaletxeko balkoia
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

Ángel Ocray et Luis Sánchez

Diotenez, lurrak ematen du kantua. Hori dela eta, Iruñeko Ángel Ocrayk era berezi bat dauka musika ahogozatzeko, autore-kantuari lotua. Bakarka hasi zen, 2003an kantautoreen modalitatea irabazi baitzuen, Nafarroako Artista Gazteen Topaketetan. Euria egin du zinez orduko zaparrada hartatik gaur eguneraino, eta orain, bete-betean ari da bere hirugarren diskoa prestatzen. Konposatzen du, jakina, eta era berean, sentiberatasunez ontzen ditu letrak: 'Sintiendo el alma' eta 'Enredarme en tus sueños' dira horren erakusgarri. 

Ocray, dena dela, ez da bera bakarrik arituko Vianako udaletxeko balkoian. Haren ahotsari Luis Sánchezen soinua erantsiko baitzaio.