Aurora Vargas
Aurora Vargas Macarena auzoan jaio zen flamenkoaren mundurako, haren odolean nahasita badaude ere Cadizko, Sevillako eta Extremadurako kantari eta dantzari flamenkoen dinastiak. Changuitoren arreba, Potitoren izeba eta Isidro Vargas tristeki zendutako Trianako bailaorearen lehengusina. Konpasaren eta graziaren sultana, duende beltzaranen musa eta Sevillako ijito-kantuaren zartakoa, XX. mendearen bukaerako eta XX.aren hasierako festeja handietako bat izan da. Izan ere, nortasun izugarria du eta, horren ondorioz, ez zuen huts egin 80ko eta 90eko hamarkadako jaialdi flamenko nagusietan. Maiz, gainera, jende ezagunarekin batera aritu zen: Antonio Mairena, Camarón, Fernanda eta Bernarda de Utrera, Farruco, Matilde Coral edota Paquera de Jerez. Hortaz, kantuaren andere honek aurtengo Flamenco on Fireko gaualdirik zirraragarrienetako bat eskainiko digu hain segur, arrazako artistek bakarrik egin baitezakete hori.
Fitxa artistikoa:
Aurora Vargas (kantua)
Miguel Salado (gitarra)