Pamplona
Comparte
31
de
Abuztuak
|
12:00
|
Iruñeko udaletxeko balkoia
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

Aurora Vargas et Miguel Salado

Aurora Vargas Sevillako Macarena auzoan jaio zen flamenkoaren mundurako, haren odolean nahasita badaude ere Cadizko, Sevillako eta Extremadurako kantari eta dantzari flamenkoen dinastiak.Changuitoren arreba, Potitoren izeba eta Isidro Vargas tristeki zendutako Trianako bailaorearen lehengusina. Konpasaren eta graziaren sultana, duende beltzaranen musa eta ijito-kantuaren zartakoa, XX. mendearen bukaerako eta XX.aren hasierako “festeja” handietako bat izan da. Izan ere, nortasun izugarria du eta, horren ondorioz, ez zuen huts egin 80ko eta 90eko hamarkadako jaialdi flamenko nagusietan. Miguel Salado jereztarraren gitarrak lagundurik arituko da udaletxeko balkoian. Miguelen jotze moldea beti dago bere lurreko konpasarekin eta soniketearekin doitua, eta belusezko tapiz bat ehunduko du, Aurora Vargasen kantuak huraxe zeharkatu dezan.