Pamplona
Comparte
1
de
Iraila
|
20:00
|
ZENTRAL
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

Califato ¾

"Êcclabô de Libertá"

Talde andaluziarrak zuzenekorik hausleena dauka egungo musikaren panoraman. “Çegorâ”, “Xancla Lebanta” eta "Êcclabô de liberta" abiarazi berri dituzte. Taldearen azken diskoa da eta, hartan, Lole Montoya, Tomás de Perrate edo La Plazuela artista bikainen lankidetza jaso dute. Califato 3/4ren nortasun musikala arragoa bat da; izan ere, egungo flamenkotik oso estilo ezberdinetara eramaten dute kontzertuetan agertzen zaien publikoa: breakbeat, acid techno, drum n bass edota hip hop estiloetara. Soinu-erritu hori, aldi berean, esperientzia liturgikoa da. Sevillarren proposamen artistikoak ahotsaren zerbitzuan jartzen ditu ekoizpena eta elektronika, gitarrak historikoki kantu eta dantza flamenkoarekiko izan duen morrontza sakrifikatu hori bezala. Califato 3/4 taldean eragin hau eta hura ageri dira, hala nola Aphex Twin, perkusio tribal eta kongen fusioa, glitche elektronikoak, kantuarekin batera, poliedrikoki sailkaezina den mestizaje musikal moduko bat osatu arte.