Pamplona
Comparte
28
de
Abuztuak
|
22:30
|
Tres Reyes hotela
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

Capullo de Jerez

Miguel Flores Quirós, flamenko munduan Capullo de Jerez esaten diotena, panorama artistikoan gelditzen den cantaorerik pertsonalenetako bat da. Cantarería karrikan jaio zen, hau da, Jerezko Santiago auzoaren bihotzean, eta han ere hasi zen txiki-txikitatik kantuan eta prestakuntzan. Jerezko Asunción auzoan heldu zion artista bideari, tristeki zendutako Fernando Terremoto semearekin. Flamenko gutxik dute egun Miguelek konpasean duen jakintza, eta are gutxiagok gure artistak duen gaitasuna tertzioak beti ezin hobeki koadratzeko. Jerezko Tío Borricoren, Terremotoren, Paqueraren eta Sorderaren miresle ezaguna, parranda eta gaualdi ugari baino ugariago bizi izan ditu Juan Moneo el Tortarekin eta Luis de la Picarekin, bai eta Periquín Niño Jero adiskide minarekin ere. Agian, horregatik guztiagatik, Capullo de Jerez kantari pertsonala da erabat, nekez sailkatu dezakeguna. Haren disko-lanen artean, "Éste soy yo", "Flor y Canela" "Capullo en Directo" eta "Bulerías al aire" dira nabarmentzekoak, bai eta Andaluziako ereserkiaren buleria moldeko interpretazio bikaina ere, Paco de Lucía maisuak gitarrarekin lagundurik. Lautik gora hamarkada eginak ditu bide profesionalean eta, orain, ziur aski, unerik gorenean dago. Nekez ahaztuko zaigun esperientzia da haren kantua distantzia laburrean eta leku intimo batean sentitzea. 

Fitxa artistikoa:

Capullo de Jerez (kantua)

Ramon Trujillo (gitarra)

Jose Rubichi (konpasa eta txaloak)

Jesús Flores (konpasa eta txaloak)

El tripa (konpasa eta txaloak)