Dani de Morón
Daniel López Vicenteri Dani de Morón esaten zaio artistikoki. Sevillan jaio zen 1981ean, baina karearen herrian eman du bizitza osoa. Morongoa denez, eta herri hori gitarra-tradizio handikoa izanik, Alfonso Clavijo eta Manolo Morilla bertako maisuen lehen irakaskuntzak jaso zituen. Dantzarako akonpainamendua Matilde Coralen Akademian hasi zuen, eta garai hartan, kantua laguntzeaz gain, dantza ere lagundu eta kontzertu-gitarra ere landu zuen. Esperientzia horrek Antonio Canalesen, Javier Latorreren edo Manuela Carrascoren dantza konpainia handietako ateak ireki zizkion. Hala ere, behin betiko bultzada Paco de Luciaren eskutik etorri zen, maisuak bigarren gitarra gisa laguntzeko eskaria egin baitzion “Cositas Buenas” birarako. Esperientzia horrek dimentsio berria zabaldu zion, gitarra flamenkoaren lehen lerroraino bultzatuta. Diskoen artean, besteak beste, “Cambio de Sentido”, el “Sonido de mi Libertad”, “21”, “Creer para Ver” edo “Empatía” ondu ditu. Bere ibilbidean zehar, musikalki eklektikoak diren proiektuetan partekatu ditu esperientziak Dave Liebmann, Aaron Diel, Gerardo Núñez, Diego del Morao, Alfredo Lagos, Concha Buika eta maila handiko beste artista batzuekin. Horregatik, esan daiteke Dani de Morón heldutasun-aroan dagoela gaur egun, eta bertan, teknikak, harmoniak eta afinazioek eginkizun garrantzitsua betetzen dute, hots, cuerda pelá jotze tradizionalak eta erpurua baxuen gainean ugari erabiltzeak bezain garrantzitsua, txikitan erakutsi zioten bezala.