Pamplona
Comparte
31
de
Abuztuak
|
19:45
|
Kondestable Civivoxa
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

Enrique el Extremeño et Pedro Sierra

Juan Antonio Santiago Salazar Enrique el Extremeño izen artistikoarekin da ezaguna arte flamenkoaren munduan, Zafrakoa baita sortzez (Badajoz). Ama hasi zitzaion txikitatik Enrique deitzen, Juan Antronio amaren sabelean zegoela zendutako anaiaren oroitzapenetan. Handik denbora gutxira, familia Huelvara joan zen bizitzera; Chorrito Bajora, hain zuzen ere. Han, "El Extremeño" hasi zitzaizkion deitzen. Nerabe zelarik, Madrilera joan eta hiriburuko Canasteros eta Villa Rosa tablaoetan hasi zen kantatzen. Ahotsaren indarra eta konpaserako zentzu handia ikusirik, bai eta agertokian erakusten zuen teatraltasuna kontuan harturik, kantuan zuen maisutasunarekin batera, maisu ukaezina izan zen dantza laguntzeko. Cantaore serioa zelako etiketa horrek munduan barna ibiltzeko aukera eman zion Farruco, Matilde Coral, Enrique el Cojo, Mario Maya, El Güito, Manuela Carrasco, Cristina Hoyos, Eva Yerbabuena eta beste flamenko-dantzari handien konpainiekin. Gaur egun ere, leku finkoa du Eva Yerbabuenaren eta Manuela Carrascoren konpainietan. El Extremeñok beti kantatu du lehen lerroan; horregatik da cantaorerik maitatuen eta errespetatuenetako bat egungo zirkuitu flamenkoan. Pedro Sierraren gitarrak lagundurik etorriko da Iruñera. Pedrok ederki menderatzen ditu instrumentu flamenkoaren hiru aldaerak. Erran nahi baita, dantza, kantua eta kontzertuko gitarra. Bakarkako lau disko ditu merkatuan: "Llanto de la Guitarra", "El Toque Flamenco", "Nikelao" eta "Decisión". Azken horrek kritika espezializatuaren saria jaso zuen, gitarra flamenkoaren urteko diskorik onena izateagatik.