Gema Moneo
Gema Moneo bailaora Jerez de la Fronteran jaio zen, dinastia flamenko garrantzitsu baten baitan: “Moneotarrak”. Herriko artisten eskutik eta bere familiaren barnean hasi zen ikasten. Ondoren, dantza flamenko garaikideko lehen figuren ondoan, ezagutza sakondu eta espezializatzen hasi zen. 13 urte bakarrik zituela hasi bazen ere bide profesionalean, bai tablaoetan bai peña flamenkoetan, estatuko nahiz nazioarteko zirkuituaren gune nagusietarako deia hasi zen jasotzen, bere nortasun eta talentu handiaren eraginez. Hemezortzi urte betetzean, Farruquitoren dantza konpainian sartu eta harekin batera hasi zen bidaiatzen, Sevillako Flamenkoaren Bienalean debuta eginda eta lehen aldiz Argentinan eta Txilen barna bira eginda. 2018ean, Jerezko XXII. Jaialdiko Artista Berriaren saria eman zioten. Jende guztiak agian ez dakien sekretua da Gema Moneok, dantzatzeaz gain, ederki kantatu eta jotzen duela gitarra. Izan ere, bere irmotasunak eta bere buruarengan duen konfiantzak eraginik, tartea lortu du egungo panorama flamenkoan, kritikak eta publikoak, bi-biek, errespetaturik eta aintzat harturik. Baina, oroz gain, sakon miresten dute bere lankideek berek, artisten arteko artistatzat jotzen baitute.
Fitxa artistikoa:
Gema Moneo (dantza)
Juan Campallo (gitarra)
Ismael De la Rosa "el Bola" (kantua)
Miguel Lavi (kantua)
Melchor Borja Santiago (teklatua)