Pamplona
Comparte
27
de
Abuztuak
|
21:45
|
Nafarroako jauregia balkoia
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

Gerardo Núñez

Nafarroako Jauregiko lorategiak hirugarren urtez jarraian irekiko dira herritarrendako, Gerardo Núñez gitarrista jereztarraren kontzertuaren karira. Egungo gitarraren adierazgarririk bikainenetako bat da, sormen sakon-sakonekoa. Horri esker, hainbat sari eskuratu ditu; besteak beste, bi Giraldillo Sevillako Bienal Flamenkoan (2022 eta 2024) eta zenbait sari Jerezko Flamenkologia Katedran. Hark ondutako diskoen artean nabarmentzekoak dira “Calima” (1998) eta “Andando el tiempo” (2004), bai eta hamaika artista ospetsurekin egindako lankidetzak ere: Enrique Morente, Carmen Linares, Placido Domingo eta Michael Brecker. Gerardoren liburuak, halaber, ezinbesteko eskuliburuak dira egungo gitarra flamenkoaren munta ulertzeko.