Gerardo Núñez et Álvaro Martinete
Gerardo Nuñez Rafael del Águila maisu jereztarraren ikasle onenetako bat izan da. Ez alferrik, hamalau urte zituela, Tío Gregorio el Borrico, Terremoto, La Paquera de Jerez eta maila handiko beste cantaore batzuk laguntzen zituen. Handik gutxira, estudioko gitarrista gisa hasi ziren deitzen hara eta hona, Turronero, Pansequito, El Moro (Indio Gitano esaten diotena) eta beste artista batzuen grabazioetan laguntzeko. Dena dela, nazioartean ere hasi zen famatzen, kontzertista aritu izanaren ondorioz Jazzaren zirkuitu barneko jaialdi kopuru nabarmenean. Zehazki, Enrico Rava, Alex de Grassi eta Briam Gare rekin batera, gitarra-laukote batean jotzearen ondorioz. Bere ibilbidean zehar, Eberhard Weber, Richard Galliano, John Patitucci, Danilo Pérez, Arto Tuncboyaciyan, Strunz & Farah eta Perico Sambeat artistekin aritu da lankidetzan.
Álvaro Martinete gitarrista gazte granadarrak lagundurik etorriko da Iruñera, lankidetza harreman estua baitu berarekin, "Seis Veredas” lehenbiziko diskoa ondu zuenetik. Gaur egun, kontzertuko gitarrista aritzea rekin batera, konpositore eta gitarrista dihardu La Moneta konpainian.