José Carlos Gómez
José Carlos Gómez Algecirasen (Cadiz) jaio zen, 1972an. Salvador Andradesen eskutik, Algerirasko gitarra eskolaren gakoak jaso zituen, Salvadorrek berak Francisco Sánchez Pecinorengandik ikasitakoak. Hamasei urte zituela, Canela de San Roque eta beste cantaore batzuk laguntzeaz gain, kontzertuak ere ematen zituen bakarka Londresen eta Parisen. Ibilbide artistikoan agudo baino agudoago gora eginik, nork eta Pepe de Lucíak berak deitu zuen Potitorekin lan egitera. Esperientziak hark Tomatito, Moraíto Chico eta beste gitarrista batzuk ezagutzeko eta haiekin elkar bizitzeko aukera eman zion. Handik urte batzuetara, Espainiako Ballet Nazionalean sartu zen gitarrista, Luis Habichuelarekin eta José María Bandera rekin batera eta, are, aipatu ballet horretako errepertorioko lan batzuen musika ere konposatu zuen, bai eta Sara Barasen Sabores eta Carmen ikuskizunetako pieza batzuk ere. Bere ibilbide profesionalean, Duquende, Niña Pastori, Marina Heredia, El Pele, La Tana, La Susi, Armando Manzanero, Miguel Poveda, Pastora Soler, Alejandro Sanz eta maila handiko beste artista batzuekin lan egiteko parada izan du. Bere diskoen eta kontzertu-gitarrako konposizioen artean, nabarmentzekoak dira “Origen”, “Pasaje Andaluz” eta “Las Huellas de Dios”.