Pamplona
Comparte
30
de
Abuztuak
|
18:30
|
Kondestable Civivoxa
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

José Fermín Fernández

José Fermín Fernández Iznalloz herriko gitarra-jotzaile gazte bat da. Artista flamenkoen familia batean jaioa, bere kasa hasi zen instrumentua jotzen. Denborak aurrera egin ahala, Granadako tablao flamenkoak eta kobazuloak haren unibertsitate bihurtzen ziren, hantxe ikasi baitzituen kantua eta dantza laguntzeko beharrezkoak diren tresnak. Hala ere, 2019. urtea izan zen mugarri haren ibilbidean, lehen saria eskuratu baitzuen nazioarteko bi gitarra lehiaketa nagusitan: Bordón Minero del Festival de las Minas de la Unión eta Kordobako Flamenko Artearen Lehiaketa Nazionala. Une hartatik aurrera, Gema Moneo, Windosanta La Moneta, Paloma Fantova, Pastora Galván, Karime Amaya, Pepe Torres eta maila handiko beste artista batzuk hasi zen laguntzen. Horrez gain, bakarkako kontzertista ere aritzen da.