Luis Moneo et Juan Manuel Moneo
Moneo izateak katxea ematen du, baina era berean asko markatzen du. Protagonista handi garaikideak Manuel Moneo eta El Torta izan badira ere, familia horren aurrekari flamenkoak aspaldikoak dira, Pedro Niño Moneo “El Brujo” artistarenganaino iritsita, El Puerto de Santa Maríajn jaioa. Luis Moneo orain da San Miguel auzoko urrezko garai hartako azken katebegia, garai hartakoak baitziren Bar Cantábricoko edo Bar Ignacioko bilerak, Luis izaki jai haietan sartzen ziren haurren arteko txikiena. La Plazuelan jaioa, goiznabarrean etxera iristen ziren garaiko flamenko guztiei entzunez hasi zen. Eta hasieran, gitarraren alde egin bazuen ere, sei hariak baliagarriak izan zitzaizkion flamenkoaren adierazpen osoa ezagutzeko. Diotenez, zortzi urte zituela Agujetas El Viejo liluratu zuen, hots, Luisen lehen erreferentzietako bat, aitona Pacote, Tío Borrico ed anaia Manuelekin batera. Hala ere, 20217ra arte itxoin behar izan genuen, haren lehen estudio-grabazioak entzuteko: “Mi Cante, Mi Palabra”. Orain, egoera berean, “Metal Fundío” plazaratu berri du. Bere seme Juan Manuel Moneoren semearen gitarrarekin ere, ez du argudiorik eta leitmotivik behar bere artea erakusteko, halakoetatik ihes eginik. Luisek ez baitu deus apaintzeko eta gainjanzteko beharrik, nahikoa baitzaio lantegitik dakarren berariazko pisua.