Pepe Habichuela, Duguna et Josemi Carmona
Abuztuaren 28an (asteazkena) izanen da, Udaletxe plazan, 12:00etan. Lurraldeak eta bertako dantzak lekua ere izanen dute dantzari oso-osorik eskainitako edizioan. Duguna Euskal Herriko dantza, musika eta kantu taldea bere sorreraren 75. urtemuga ari da ospatzen aurten. Lehen ekitaldia San Saturnino egunean egin zuten. Hura sokadantza bat izan zen, taldearen garai guztietako dantzariek parte harturik. Ondoren, erakusketa egin zen Iruñeko Kondestable Jauregian, haren inguruan dantza-tailerrak, solasaldiak, emanaldiak eta kontzertuak antolatuta. Sanferminetan, berriz, ezpata-dantza bat eginen dute dantzari txikiekin batera. Hori dela eta, gure hamaikagarren edizioaren karira, Flamenco On Firen bat egin nahi izan dugu ospakizunarekin eta, ondorioz, taldea ardatz izanen da dantzak On Fire gobernatzen duen edizioan. Flamenkoaren aldetik, Pepe Habichuela Maisuak, gure ekimenaren enbaxadoreak, izanen du topaketa abiarazteko eta Iruñeko kale-jardueren programazioaren inaugurazio ekleptiko eta zinezko hau hasteko ohorea. Peperen aitona Habichuela el Viejok hasitako eta aita José Carmonak eta Juan, Carlos eta Luis Habichuela anaiek jarraitutako dinastia flamenko garrantzitsu bateko kidea da. Juanito Valderrama, Enrique Morente, Camarón de la Isla eta beste artista hain ospetsurekin oholtza-kide aritutako ibilbide artistiko luze-luzearen ondotik, Iruñera etortzen da urtez urte zintzo-zintzo Flamenco on Firen parte hartzeko eta gure ekimenaren aitabitxia izateko. Peperen seme eta haren ondarearen oinordeko Josemi Carmonak –nortasun artistiko handi eta ospetsuaren jabeak– emanen du Dugunak gauzatuko duen musika, elkarri aitortza egiteko topaketan, gitarra flamenkoaren soniketea dantzarien tradizioarekin lotzeko.