Perico el Pañero, José el Pañero, Diego del Morao
Perico eta José Pañeros anaiak Algecirasen jaio ziren, kantuari lotutako familia batengan, biak izaki nortasun handiko kantariak. Bien ezizenak aitonarengatik datozkie, oihalak saltzen baitzituen; ezizena, gero, aita José Lérida Cortések jaso zuen, eta ondoren, hurrengo belaunaldira igaro zen. Zalantzarik gabe, kantua familiarengandik heldu zaie, batez ere aitaren aldetik. Pedro Lérida López, artistikoki Perico el Pañero izenez ezaguna, Algecirasko cantaore ijito bat da. Perico artista berezia da, beti egoten baita prest bere kantak dantza apur batekin ontzeko. Kantatu eta dantzatu egiten du. Txaketari heltzen dio kantuak kontatzeko. Eta buleria moldean dantzatzen da. Dotorezia natural batek bildurik dihardu, beti txaketa-jantzia gainean, eta bere ohiko zapia lepoan lotuta. José el Pañero 2010. urteaz geroztik hasi zen profesionalki abesten, lagunek eta senitartekoek bultzaturik, udako peña eta jaialdi flamenkoetan lehen errezitaldiak eman zitzan, festa moldeko kantuetan nabarmenduta. Kantatu eta dantzatu ere egiten du. Diego del Morao bikainaren gitarrak lagundurik arituko dira. Hortaz, kilate handiko topaketa artistikoa izanen da.