Remedios Amaya et Diego del Morao
Extremadurako sustraiak dituen kantari ijitoa da. Txiki-txikitatik abesten hasia, Camaron de la Islaren kantaririk gogokoenetako bat izan zen eta harekin aritu zen askotan. Zalantzarik gabe, garai guztietako festa-kantaririk onenetakoa da eta azken hamarkadetako kantaririk inspiratuenetakoa. Denboraldi batez agertokietatik aparte ibili ondoren, inoiz baino indartsuago agertu zen berriro, Vicente Amigoren eskutik. Izan ere, bere diskoek flamenkoaren ekoizle onenen babesa izan dute beti: Isidro Muñoz, Vicente Amigo, Ricardo Pachón. Izan ere, Remedios artisten artistatzat hartua izan da beti, bere lankideen artean eragin duen aho beteko adostasunagatik eta mirespenagatik. Sevillarra Diego del Moraoren gitarra bikainak lagundurik agertuko da udaletxeko balkoian, plazara bertaratzen diren ikusleen gozamenerako.