Pamplona
Comparte
30
de
Abuztuak
|
19:45
|
Ezpeleta jauregia
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

Remedios Reyes et Julio Romero Santiago

Remedios Reyes Chiclanako cantaora bat da, aurretik bailaora Manuel Moraoren eta Sara Barasen konpainietan. Chiclanako cantaore Antonio Reyesen arreba, txiki-txikitandik bizi izan du flamenkoa etxean, etxeko aurrekoengandik jasota: adibidez, Roque Montoya "Jarrito"-rengandik, amaren aldetik, eta José Cortés "Pansequito"-rengandik, aitaren aldetik. Gero, bakarkako cantaora bideari heldu zion, Espainiako peña flamenko guztietan aritzeko zoria izanda, unean uneko figura guztiekin arituta jaialdirik ospetsuenetan. Bere festa-airea nabarmentzen da, bere emanaldi guztietan kantatzen baitu, eta dantzatu ere bai, ikusleei sustraitik datozkion manerak erakutsita, flamenkura adierazpidetzat erabiliz. Horregatik guztiagatik etorriko zaigu Iruñera, artista handia dela berresteko. Lehen figura ez bada ere, ospetsuagoak diren askok baino gehiago liluratzen du jendea. Batzuk artifizioetan ezkutatzen dira, baina Remediosek den-dena ematen du oholtza zapaldu bezain laster. Chiclana Ubedako Julio Romero Santiagok lagunduko dio gitarrarekin Chiclanako alabari; kantu laguntzaile bikaina da eta arpegio garbiz betetako faltsetak eta alzapuak erabiltzen ditu kantua arintzeko, bai eta oso ongi definitutako gitarra-zarrastak eta pikatuak ere.