Pamplona
Comparte
29
de
Abuztuak
|
12:45
|
“La Perla” hoteleko balkoia
¡Cambio de ubicación!
Sold Out

Salomé Pavón et Jerónimo Maya

(La Perla Hoteleko Balkoia)

Arturo Pavón piano-jotzaile eta konpositore handiaren eta Luisa Ortegaren alaba, Manolo Caracolen biloba eta kantuaren historiako jeinu handienetako biren -Tomás Pavónen eta Pastora Pavón La Niña de los Peinesen- iloba. Bere sustrai genealogikoak Planeta edo Curro Dulce bezalako pertsonaia mitikoetaraino iristen dira. Flamenkorik tradizionalenaren ordezkaria, Salomé Pavónek bere familiaren airean kantatzen du, estiloari begira Pavon familiaren moldera eginez; dena den, dela fandangoetan, dela tientoetan, Caracolen doinuak ateratzen dira. Jeronimo Mayaren gitarrak lagundurik arituko da La Perla Hoteleko balkoitik. Jeronimo haur prodijioa zen bost urte zituela. Nortasun handia dario jotzeko moldeari; horregatik, kontzertugilea izateaz gain, kantuan lagundu ditu flamenko garaikideko figura gehienak.